www.todoliteratura.es
Antzerki-emanaldia Nafarroako herri batean
Ampliar
Antzerki-emanaldia Nafarroako herri batean

Nafarroako Kulturaren 2024-2028 Plan Estrategiko berria egiteko prozesua abian da

Lehenik eta behin, 2017-2023 plana ebaluatu eta gaur egungo kultur sektoreen diagnostikoa egingo da
Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundea “Nafarroako Kulturaren 2024-2028 Plan Estrategiko (NKPE) berria” eraikitzen hasi da, eta datozen hilabeteetan garatuko da, kultura-politikaren esparruan abian jarritako ekintzak hedatzea indartzeko eta zabaltzeko helburuarekin.

Indarrean dagoen egungo plana 2023an amaitzen da eta horrenbestez, beharrezkotzat jo da lortutako emaitzen eta ikasketen gaineko hausnarketa bat egitea, Nafarroako kultura eta sormena gaur egun bizitzen ari diren egoera identifikatzea eta aztertzea eta horretaz gainera, lurraldeari planteatzen zaizkion erronka berriei erantzungo dien bide-orri berri bat definitzea, Kultura eta Kirol Departamentutik martxan jarritako ekintzen hedapena finkatu eta hedatze aldera.

Joan den apirilean zehar, Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundeak lehiaketa publiko bat zabaldu zuen Plan Estrategiko bat sortzeko zerbitzua kontratatzeko eta hainbat enpresa aurkeztu omen ziren, esleipenduna izanik Ikerpartners, S.A., kultura eta industria sortzaileen esparruan aditua; honek zeregina aurtengo abendura arte beteko du. NKPE-ren sorrerarako zenbateko totala 43.560 eurokoa da (BEZ barne).

Datozen asteetan, plana elaboratzeko lehenengo fasea exekutatuko da; bere baitan daude 2017-2023 NKPE-ren ebaluaketa eta Nafarroako egungo kultura sektoreen diagnosi bat.

Ebaluaketaren emaitza hauek eta diagnosia irailean aurkeztea aurreikusten da; jarraian, hurrengo faseari emango zaio bidea, prozesu parte hartzaile bati alegia zeinetan kultura agenteak, toki erakundeak, hirugarren sektorea eta herritarrak barne hartuko diren 2024-2028 Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa osatuko duten jarduketa ardatzen nahiz lerroen eraketarako..

Hirugarren fasean, esparru ezberdinetako adituekin hala nola elkarrizketekin kontatuz sektore eta lurralde mailan banatutako 14 lan-mahaietan izandako partaidetza prozesua izango dugu aztergai.

Lehen kultura planarekiko erreleboa

2017an jarri zen martxan Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa, lurralde osorako bide-orri bat garatzeko eta Nafarroako kultura zein sormen sektoreak nabarmentzeko, epe ertain eta luzean, hiri- eta landa-eremuaren, programazioaren, sektore kultural eta sortzaileen horizontearen hedapenaren hala nola prozesu parte hartzaileen jarraipenaren tradizioa eta garaikidetasuna uztartzen dituen politika kultural baten eskutik.

2021 eta 2022 urteetan zehar berrikuste prozesu bai garatu zuen Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluarekin elkarlanean, hiru faktore kontuan hartuta: COVID19aren pandemiak izandako inpaktua, Ukrainako gerrak gure ekonomian nahiz gizartean izandako ondorioak, eta Nafarroako kultura agenteek bistaratutako bilakaera logikoa, aurreko NKPE martxan jarri zenetik sei urtetan zehar.

¿Te ha parecido interesante esta noticia?    Si (0)    No(0)

+
0 comentarios